Intro: Egun batez, autatua izatearen zirrara ezin gordea nialarik, ene belarrietan oihartzun bat hintzena aurrez aurre ezagutzeko aukera nian. Hantxe hintzen luze ibili denaren jakindurizko keinuez gabardinaren doai estetikoak deusezten, deusezten. Nik, oihal xurizko ator batekin idurikatu hintudan eta, arpa baten beharra ere sumatu nian hire eskuetan. Hire iturri hitz jarioa sakoneraino busti ninduen apirileko euria huen, apirileko euria huen. Aidean idatzi nahirik bezala araudi sendoz, lerro lerro hitzak antzez dantza batean lotu zirenean, gure arrazaren ohizko errepika biluztua ikusi nian gure arrazaren ohizko errepika biluztua ikusi nian ballet batean. Gero zaldia hartuz kondairan barna zalapartaka abiatu hintzen. Luze luze ibiliz gero, altzairuzko bidea egitean, zaldia eromenean begiak galdutako suminduran zaldia begiak galdutako suminduran bilakatu zitzain. Zaldi kateztatuaren nekea gaurkotasunez margotzen ari hintzen eta ni hire coctail gazi gez aberatsez mozkortzen eta mozkortzen, lanbro fin bateek bere baitan hartu banindu bezala irtetzen, irtetzen, irtetzen; hire itzalarekin ator bat egin nian. (increasingly slower tempo)