(Kitarra introa/guitar intro) ( Arotzak zuen alaba bat Zan herriko xarmangariena Bi gizonek nahi zuten jabe izan Haren bihotzaz nola esan Zer dun, zer dun, ene alaba? Marinela maite dut aita Ez al dun ulertzen ezinezkoa da Jauntxoa da hiretzat maitia Orduan egarriak denak ziren bat Maitasun ukatuarentzat Jauntxoa dator hire esku bila Marinela Irlandara doa (zati musikala/musical part) Hala izan zen ezkontz behartua Aberatsik ez ziren han Ta guztiek dantza guztiak alai Mail ezberdinak ahaztuaz Zer dun, zer dun, ene alaba? Marinela maite dut aita Ez al dun ulertzen ezinezkoa da Jauntxoa da hiretzat maitia Gaur egun oraindik ikus dezakegu Alaba hura leihoan Marinelaren zai, zai Itsasoan du itxaropena